«Desintoxikazioa», Bea de Francisco
Bea de Francisco Gonzalez
BINKE / 2020ko apirila
Desintoxikazioa
Hasi baino lehen eskerrak eman gurako nizkieke honen bitartez Osasun Krisi honetako lehenengo ilaran zaudeten guztiei, eta animoak eman gure nagusiei.
Ordea, niretzako itxialdi honek desintoxikatzeko balio izan dit. Zergatik? Ez dudalako ordutegirik, ez naiz erlojuaren menpe bizi, ez lanera joateko, ez gimnasiora joateko, ezta yoga egitera joateko ere ez. Eta horiek ere egiten jarraitzen ditut, baina nire ordutegian. Orain ez dago entzuten uzten ez didan zaratarik, ez dut apenas zapatarik erabiltzen eta nire oinek eskertu egiten dute, gehiago irakurtzen dut, hobeto egiten dut lo eta baita amets ere egin. Aspaldiko argazkiak ikusten barre egiten dut eta oroitzapen ederrak ekartzen dizkit…
Orokorrean, estresetik desintoxikatzen ari naiz, kontsumitu kontsumitzeagatik saihesten, bai janaria, bai medikamenduak, bai gasolina…Eta zorionekoa naiz, itxialdian nagoelako, bai, baina nire etxean, nire familia eta txakurrarekin. Baina gainera argiarekin, urarekin, sofa eta urrun daudenekin konektatzeko internetarekin.
Halere, itxialdi honetan ez naiz ni bakarrik desintoxikatuko, gu etxean geratzeko erabakiarekin gure planeta ere desintoxikatu egingo delako. Eta horrekin, gu hemendik irtetzen garenean, aire garbiago bat arnastuko dugu. Mundu hobe bat.