Bagabiz Euskara Elkarteak egurrezko jolasak lantzeko saioa antolatuko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mr. Magorium
Jokuen bitartez guraso eta umeen artean euskara sustatzeko helburuz, ‘Bariku pasa’ ekimena jarri du martxan Bagabiz Euskara Elkarteak Galdakaon. Honen barnean antolatuko duen lehen ekintza egurrezko jolasak lantzeko saioa izango da, apirilaren 28an.
Bagabiz Euskara Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean, ume eta gurasoen arteko harremanetan euskara sustatzeko ekimena jarri du martxan. ‘Bariku pasa’ du izena eta herrian helburu honekin egingo diren saioak batzen ditu.
Lehen ekintza apirilaren 28an antolatuko dutela iragarri dute. Egurrezko jolasak lantzeko saioa izango da eta ume eta gurasoei zuzenduta egongo da.
Iturrondo plazan antolatuko dute 17:00etatik 19:0etara eta euria bada, ekintza Agirre Lehendakariaren plazako arkupeetan egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.