OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2020ko maiatza

Maiatzeraz gero, eguraldiak gorabehera handiak izaten deuskuz. Eguzkiak sano joten dauanean, lozorroan dagozan sugeak be odol-berotu eta biztu egiten dira. Sugeari beti izan deutsagu errespetua, batez be sugegorri pozoitsuari. Euskal Herriko sugeak, ez dira handiak eta euren janarirako be irentsi ahal izateko moduko  pizti txikiak harrapatzen dabez, esaterako, saguak, txori txikiak etab. Baina, batez be suge luzeen beste elikagai estimatu bat behi eta ardien erraperik harako esnea da. Baserritar askori  deukotset entzunda sugeen esne-edate hori. Batzuek euren begiekaz ikusita daukiela esan izan deuste, beste batzuek euren aurrekoei entzunda. Sugeak eurak be zuhurrak dira eta badakie  behi edo ardien errapera noiz joan eta gozo-gozo edan kortan zein larrean, jagolea bistan ez dagoala, narraz edo/eta izterrean gora biribildurik erraperaino heltzeko. Eta zelan jakin hori? Ba, erraz. Ganaduari esnea erasten joakeran errapea esne-hutsik barruntetan ebenean susmo txarra hartzen eben. Hori ikusita, kargutu egiten ziran, korta barruan zein landarrean eta sorots egin sugeren batek ganaduaren errapera bidea ikasi eban ikusteko. Sugea beti suge!