Victor Camino, Espainiako Gazte Sozialisten idazkaria, Victor Trimiñorekin izango da Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Victor Camino Espainiako Gazte Sozialisten idazkari nagusia Victor Trimiño Galdakaoko PSE-EEren alkategaiarekin izango da gaur Galdakaon. Biek alderdiak gazteei zuzendu nahi dizkien proposamenak azalduko dituzte Ardanza parkean antolatuko duten hitzorduan.
Victor Camino, Espainiako Gazte Sozialisten idazkari nagusia, lurralde osoko ordezkari sozialistekin batzen ari da egun hauetan zehar. Gaur Galdakaon izango da, Ardanza parkean 16:30ean antolatuko duten ekitaldian.
Camino Galdakaoko PSE-EEren alkategai eta Euskadiko Gazte Sozialisten buru den Victor Trimiñorekin batuko da eta agerraldia egingo dute.
Galdakaoko PSE-EEk jakinarazi duenez, alderdiak gazteei zuzenduko dizkien ideia eta proposamenak azalduko dituzte ekitaldian.