EGITARAUA | Mozoilo Eguna bihartik domekara bitarte ospatuko da Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Click&Click elkartea
Beste urte batez, bueltan da Mozoilo Eguna Galdakaora. Elkarte askok antolatutako ekimenak hainbat ekintza bilduko ditu bihartik domekara bitarte. Albiste honetan batu dugu hiru egunetako egitarau osoa.
Adiskide, AEK, Andra Mari, Artxate, Berbalagun, Binke, Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Galdakaoko Txirrindulari Elkartea, Ganguren MT, Click eta Click, Patakon, Pilota Plazara eta Zizpa taldeek antolatuta, bueltan da Mozoilo Eguna Galdakaora.
Bihartik domekara bitarte ospatuko da seigarren edizioa eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak izango dira hiru egunetan zehar. Herri bazkaria ere antolatu dute eta 13 euroko prezioan eskuratu daitezke tiketak taberna hauetan: Herriko Bentan, Alai Tabernan, Oñarten eta Zurruten.
Hemen batu dugu Mozoilo Eguneko egitarau osoa:
Ekainak 2, barikua
16:30 Primietara jolasa, Kurtzea frontoian.
17:30 Pilota partidak, Kurtzea frontoian.
20:30 Galdakao Kantari, Kurtzeatik.
Ekainak 3, zapatua
04:30 ‘Everesting’ erronka.
10:00 Spinning solidarioa, Gandasegiko patioan.
12:00 Igoera txikia biberora, Ardanza parketik.
13:00 Galdakaoko Musika Banda Da Capo, kalez kale.
15:00 Mozoilo bazkaria, Kurtzeko plazan.
17:00 EinGo erromeria, Kurtzeko plazan.
17:00 Gynkana eta martxa txikia, Ardanza parketik.
20:00 Martxa txikia, kalez kale eta ‘Everesting’ helmuga txikiekin.
20:45 Elektrotxaranga, kalez kale.
Ekainak 4, domeka
11:00 Pilota Plazara ekimena herriko gaztetxoekin, Iturrondo plazan.
11:30 Artzai txakurren erakustaldia, Ardanza parkean.
12:00 Dantzari txikien kalejira, kalez kale.
17:00 Dantzari txikien alardea, Santi Brouard plazan.
18:00 Pilota Plazara ekimena herriko helduekin, Iturrondo plazan.
«Erdu euskal janzkeraz eta gozatu garenaz!», animatu dute antolatzaileek. Udalak ere «gure hizkuntza, kultura eta nortasuna indartzeko» jaiaz gozatzeko deia egin du.