ARGAZKIAK | Galdakaoko San Juanak 25 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
San Juan bezpera ospatu zen Galdakaon barikuan, ekainak 23, eta hainbat ekintza antolatu zituzten herrian zehar. Besteak beste, erritualak eta kantuak izan ziren Santi Brouard enparantzan. Mugurun aldiz, dantza ikuskizuna eta erromeria ikusteko aukera izan zen. Ekintza hauetan izan zen Binke eta hemen batu ditugu 25 irudi.
Galdakaon ere sua izan zen protagonista nagusia bariku gauean. Ekainaren 23arekin udaren etorrera ospatu zuten hainbat auzokidek herrian zehar, adin eta zaletasun guztiei zuzendutako ekintzekin.
Besteak beste, Santi Brouard enparantzan kantuak eta erritualak izan ziren, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik.
Mugurun ordea, San Juan sua piztu zuten eta Basajaun taldeak erromeria eskaini zuen, nagusi eta haurrak dantzan jarriz. Halaber, dantza ikuskizuna ikusteko aukera izan zen Taupadak Dantza Eskola eta Aretx Gezurtia Elkartearen eskutik.
Agertoki bietan izan zen Binke eta hemen batu ditugu une berezietako 25 irudi.