Galdakaoko gobernu talde berriak aurkezpena egin du Udaleko langileen aurrean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Iñigo Hernando buru dela, EH Bilduk, Usansolo Herriak eta Auzoak-ek osatzen dute Galdakaoko gobernu talde berria. Pasa den eguaztenean, ekainak 28, aurkezpena egin zuten Udal langileen aurrean udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egindako ekitaldian.
Maiatzaren 28an antolatu ziren foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Galdakaon EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena udalerako, bederatzi zinegotzi lortuz. Usansolo Herriak bi eskuratu zituen eta Auzoak-ek beste hainbeste eta hiru taldeen artean gobernu talde berria osatzea erabaki zuten.
Iñigo Hernando da gobernu talde horren buru eta alkatea, ekainaren 17an hartu zuela kargua Binkek jaso zuen moduan. Pasa den eguaztenean aldiz, ekainak 28, Udal langileen aurrean egin zuen aurkezpena Udal Gobernu berriak.
Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin zuen aurkezpen ekitaldia egin zuten Gobernua osatzen duten EH Bilduko, Usansolo Herriako eta Auzoakeko 13 zinegotziek eta bakoitzak hartuko dituen arloen berri eman zieten langileei.
Udalaren antolaketa erabakitzeko plenoa datorren astean egingo da. Uztailaren 7an izango da, ostiralez, 09:00etan hasita.