Indonesia, Errumania, Mexiko eta Uganda aurten Folklore Bizian jaialdian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ktf Radha Sarisha
Beste urte batez, Folklore Bizian nazioarteko dantza taldeen jaialdia antolatuko du Andra Mari Dantza Taldeak. Martitzenean, uztailak 18, hasiko da 36. edizioa eta lehenengo egunetan Galdakaon eta Usansolon arituko dira dantza taldeak. Hemen batu du Binkek eguneroko eskaintzaren berri herriz herri.
Aurreko urteetako arrakasta errepikatzeko helburuz, Folklore Bizian nazioarteko dantza taldeen jaialdia antolatuko du Andra Mari Dantza Taldeak aurten ere. 36. edizio honetan Euskal Herria, Rumania, Indonesia, Mexico, Uganda eta Colombiako taldeak izango dira oholtzan.
Oholtza horiek Galdakaon eskainiko dira jaialdiaren lehenengo bi egunetan eta txosna eta foodtruck-ak egongo dira. Ostean Usansolon egingo da eta barikutik aurrera bisitatuko dituzte Sopela, Arrigorriaga eta Areatza.
Euskal Herria bisitatuko duten talde horiek Rumaniako Doina Timisului, Indonesiako Ktf Radha Sarisha, Mexikoko Viva Chihuahua, Ugandako Crane Performers eta Colombiako Otrora dira. Guzti hauek herrialde bakoitzeko tradizioak eta kultura erakutsiko dituzte.
Hemen batu dugu jaialdian ikusi ahal izango diren ikuskizun guztiak, egunez egun:
Uztailak 18, martitzena
Galdakaoko Kurtzeko plazan, 20:30ean
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Doina Timisului (Rumania)
Ktf Radha Sarisha (Indonesia)
Uztailak 19, eguaztena
Galdakaoko Kurtzeko plazan, 20:30ean
Viva Chihuahua (Mexiko)
Ktf Radha Sarisha (Indonesia)
Uztailak 20, eguena
Usansoloko Unkina kiroldegian, 20:00etan
Oinarin Dantza Taldea (Usansolo)
Ktf Radha Sarisha (Indonesia)
Crane Performers (Uganda)
Uztailak 21, barikua
Larrabasterrako Urgitxieta plazan, 20:00etan
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Otrora (Colombia)
Ktf Radha Sarisha (Indonesia)
Uztailak 22, zapatua
Arrigorriagako kiroldegian, 20:00etan
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Ktf Radha Sarisha (Indonesia)
Doina Timisului (Rumania)
Uztailak 24, astelehena
Areatzako Gudarien plazan, 20:30ean
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Ktf Radha Sarisha (Indonesia)
Viva Chihuahua (Mexiko)