Galdakaoko Udalak eskainiko dituen kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: O. Orloth
Galdakaoko Udalak hainbat kirol ikastaro eskainiko du ikasturte honetan ere Unkina eta Urreta kiroldegietan. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 17ra arte eta kiroldegietako harreretan zein online egin daiteke. Albiste honetan batu dugu eskaintza osoa.
Ikasturte berria martxan da eta honekin batera urtero eskaintzen diren ikastaroak. Kirol arloan eskaintza anitza antolatu ohi du Galdakaoko Udalak eta aurten aukera zabalak eskainiko ditu, Unkina eta Urreta kiroldegietan.
Hauek dira kiroldegi bakoitzean eskainiko diren ikastaroak:
Urreta
- Kardiotonua: astelehen eta eguaztenetan 10:00etatik 11:00etara edo 21:00etatik 22:00etara
- Tonifikazioa: astelehen eta eguaztenenetan 17:00etatik 18:00etara; martitzen eta eguenetan 13:00etatik 14:00etara edo 17:00etatik 18:00etara. Martitzen eta eguenetan 15:00etatik 16:00etara edo 21:00etatik 22:00etara. Barikuetan 17:30etik 18:30era
- Aerobika: astelehen eta eguaztenetan 18:00etatik 19:00etara
- GAP: astelehen eta eguaztenetan 19:00etatik 20:00etara edo martitzen eta eguenetan 17:00etatik 18:00etara edo 20:00etatik 21:00etara
- Mantentzeko gimnasia: astelehen eta eguaztenetan 9:00etatik 10:00etara; martitzen eta eguenetan 10:00etatik 11:00etara edo 19:00etatik 20:00etara edo barikuetan 9:00etatik 10:00etara.
- Pertsona nagusien gimnasia: astelehen eta eguaztenetan edo martitzen eta eguenetan 11:00etatik 12:00etara
- Spin-bike: astelehen eta eguaztenetan 19:00etatik 20:00etara edo 20:00etatik 21:00etara
- Pilatesa: astelehen eta eguaztenetan 12:00etatik 13:00etara edo 20:00etatik 21:00etara; martitzen eta eguenetan 14:00etatik 15:00etara edo barikuetan 10:00etatik 11:00etara edo 18:30etik 19:30era
- Hipopilatesa: martitzen eta eguenetan 18:00etatik 19:00etara
- Yoga: martitzen eta eguenetan 13:00etatik 14:00etara
- Eskalada hastapena: astelehen eta eguaztenetan 17:30etik 18:15era edo 18:15etik 19:00etara, edo martitzen eta eguenetan 17:15etik 18:00etara
- Eskalada hobekuntza: astelehen eta eguaztenetan 17:30etik 18:00etara, 18:15etik 19:00etara edo martitzen eta eguenetan 18:00etatik 18:45era
- Eskalada (+14 urte): martitzen eta eguenetan 18:45etik 19:30era
- Gimnasia erritmikoa (4-6 urte): astelehen eta eguaztenetan 17:15etik 18:0etara edo martitzen eta eguenetan 17:15etik 18:0etara
- Gimnasia erritmikoa (7-14 urte): astelehen eta eguaztenetan 18:00etatik 18:45era edo astearte eta eguenetan 18:00etatik 18:45era
- Haurrentzako igeriketa hilabete ohitzea: zapatu eta domeketan 10:15etik 11:00etara, 11:00etatik 11:45era, 11:45etik 12:30era
- Haurrentzako igeriketa hilabete hastapena: zapatu eta domeketan 10:15etik 11:00etara, 11:00etatik 11:45era, 11:45etik 12:30era eta 12:30etik 13:00etara
- Haurrentzako igeriketa hilabete hobekuntza: zapatu eta domeketan 12:30etik 13:15era edo 13:15etik 14:00etara
- Haurrentzako igeriketa hiru hilabete ohitzea: astelehenetan eta eguaztenetan 17:00etatik 17:45era, 17:15etik 18:00etara, 17:30etik 18:15era eta 17:45etik 18:30era; martitzen eta eguenetan, 17:00etatik 17:45era, 17:15etik 18:00etara eta 18:15etik 19:00etara
- Haurrentzako igeriketa hiru hilabete hastapena: astelehen eta eguaztenetan 18:00etatik 18:45era, 18:15etik 19:00etara eta 18:30etik 19:15era; martitzen eta eguenetan 17:30etik 18:15era, 17:45etik 18:30era eta 18:00etatik 18:45era
- Haurrentzako igeriketa hiru hilabete hobekuntza: astelehen eta eguaztenetan 18:45etik 19:30era edo 19:15etik 20:00etara edo martitzen eta eguenetan 18:30etik 19:15era edo 18:45etik 19:30era
- Igerijaia: barikuetan 17:30etik 18:15era edo 18:15etik 19:00etara eta zapatuetan 9:30etik 10:15era.
- Helduentzako igeriketa hobekuntza: astelehen eta eguaztenetan 9:45etik 10:30era edo 20:15etik 21:00etara eta martitzen eta eguenetan 14:30etik 15:15era edo 20:00etatik 20:45era
- Helduentzako igeriketa hastapena: astelehen eta eguaztenetan 20:00etatik 20:45era eta martitzen eta eguenetan 9:45etik 10:30era edo 19:30etik 20:15era
- Helduentzako igeriketa masterra: martitzen eta eguenetan 20:45etik 21:30era
- Aquagym: astelehen eta eguaztenetan 14:00etatik 14:50era edo 19:30etik 20:15era; martitzen eta eguenetan 12:00etatik 12:50era, 13:00etatik 13:50era edo 19:15etik 20:00etara eta barikuetan 11:00etatik 11:50era edo 19:00etatik 19:45era
- Igeriketa egokitua: martitzen eta eguenetan 17:00etatik 18:30era
Unkina
Unkinan eskaintza hau egongo da:
- Aerobik-GAP: astelehen eta eguaztenetan 9:30etik 10:20era eta astearte eta ostegunetan 9:30etik 10:20era
- Tonifikazioa: martitzen eta eguenetan 18:00etatik 19:00etara
- Pilatesa: martitzen eta eguenetan 17:00etatik 18:00etara
- Gimnasia erritmikoa (4-6 urte): astelehenetan eta eguaztenetan 17:15etik 18:00etara
- Gimnasia erritmikoa (7-14 urte): astelehenetan eta eguaztenetan 18:00etatik 18:45era
- Haurrentzako igeriketa ohitzea: astelehen eta eguaztenetan 17:15etik 18:00etara; martitzen eta eguenetan 18:00etatik 18:45era eta barikuetan 17:30etik 18:15era
- Haurrentzako igeriketa hastapena: astelehen eta eguaztenetan 18:00etatik 18:45era; martitzen eta eguenetan 17:15etik 18:00etara eta barikuetan 18:15etik 19:00etara
- Haurrentzako igeriketa hobekuntza: astelehen eta eguaztenetan 18:45etik 19:30era. Barikuetan 19:00etatik 19:45era
- Haurrentzako igeriketa aurreratua: martitzen eta eguenetan 18:45etik 19:30era
- Helduentzako igeriketa: martitzen eta eguenetan 19:30etik 20:15era
- Aquagym: astelehen eta eguaztenetan 10:20etik 11:10era edo 19:30etik 20:20era. Martitzen eta eguenetan 10:20etik 11:10era
- Igerijaia: barikuetan 16:45etik 17:30era
Guzti hauetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 17ra arte eta kiroldegietako harreretan zein Udalaren webgunean egin daiteke. Eskaintzen den plaza kopurua gaindituko balitz, zozketa egingo litzateke.
Izena ematen dutenek irailaren 18an jakingo dute ikastarorako hautatuak izan diren ala ez eta 19a arte ukapenak eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Ordainketa helbideratzea erabaki dutenei irailaren 30ean kobratuko zaie, Udalak jakinarazi duenez. Ordainketa helbideratu nahi ez dutenek, ordea, irailaren 24ra arte izango dute leihatilan ordaintzeko aukera.