Galdakaoko Elkarguntza Sarearen Herri Guneko zarraila aldatzen saiatu dira
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Gaur goizean Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak Agirre Lehendakariaren plazan duen Herri Gunearen zarraila aldatzen saiatu direla salatu du. Ertzaintza bertaratu da lokalera eta gertatutakoa ikertzen dabil. Bertan izan da BINKE.
Galdakaoko Elkarlaguntza Saretik mezu bat bidali dute sare sozialetatik gaur goizean, hilak 15, Herri Guneko zarraila aldatzen saiatzen ari zirela salatuz. Bi pertsona ikusi dituzte Agirre Lehendakariaren plazako lokaleko zarraila aldatzen ari zirela eta batak alde egin du.
Beste pertsona ordea, zarrailen enpresakoa, Ertzaintzak identifikatu du, deia jaso eta Elkarlaguntza Sarearen lokalera bertaratu ostean. Zarrailaren aldaketa gelditzea lortu dute eta Ertzaintzak gertatutakoa ikertuko du.
Putre-funts baten jabetzakoa da lokala eta hutsik zegoela «birjabetu» zuen Galdakao Elkarlaguntza Sareak duela urtebe, Herri Gunea egiteko.