Galdakaoko Udalak kendutako landareak herritarren artean banatuko ditu bihar berriro
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Udako loreak kendu eta neguko landareak jartzen ari dira egunotan Galdakaon Udaleko langileak. Kendutakoak herritarren artean banatu zituzten pasa den astean eta bihar, azaroak 16, berriro egingo dute udaletxe ondoan 10:00etatik 12:30etara.
Negua helduko da gutxi barru eta urtero moduan Galdakaoko Udalak aro honetako landareak jartzen ari dira egunotan Udaleko langileak. Udako loreak kentzen ari dituzte lehenbizi eta hauek herritarren artean banatu dituzte ostean.
Azaroak 8an langileek udaletxe ondora eramango zituzten kendutako loreak eta bertaratu ziren herritarren artean banatu zituzten.
Bihar, azaroak 16, berriro banatuko dituzte kendutako loreak udaletxe ondoan 10:00etatik 12:00etara. «Gustuko duenak landareak hartu eta etxean zaintzeko» gonbitea egin du Udalak.