Gabonetako merkatu txikia antolatuko du Galdakaon Mundu Bat elkarteak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: SAVE
Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik antolatzen du Mundu Bat elkarteak Gabonetako merkatu txikia Galdakaon. Aurten abenduaren 2 eta 3an egingo dute, Caritasek Zuloaga Margolari kalean duen txokoan.
Beste urte batez, Mundu Bat elkarteak Gabonetako merkatu txikia antolatu du Galdakaon. Zehazki, Caritasek Zuloaga Margolari kalean duen txokoan kokatu dago izango da zabalik abenduaren 2 eta 3an. Goizean 11:00etatik 13:30etara gerturatu daitezke auzokideak eta arratsaldean 17:30etatik 20:00etara.
Elkarteak jakinarazi duenez, aurten bildutako dirua Naamachako emakumeei bideratuko dute mikrokredituetan, «lurrak landu eta haien bizitza, independentzia ekonomikoa eta ingurunea hobetu ahal izateko».
Jostailu berriak (panpinak, bizikletak, liburuak…) zein bigarren eskukoak hartuko dituzte, beti egoera onean badaude.