BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

      2025-06-02
      0
    • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

      2025-06-02
      0
    • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

      2025-06-02
      0
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere

Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere

Binke
2020-11-18
668
0

Gazteak eta euskara, ariketa soziala
BINKE / 2020ko azaroa

Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere

TESTUA: Iñigo Larrea Labarrieta
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Euskaraldiaren aurreko astean, Euskal Herriko hainbat gazte elkartek ariketa sozial bat martxan jarri dute gazteon kontzientziak pizteko eta hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa egiteko asmoz. Ekimena aurrera eramaten Galdakaoko Bagabiz euskara elkarteko gazteak ditugu.

Belaunaldi berriek geroz eta euskara gutxiago darabilte, Gaztealdia ekimena sortu dutenen arabera. Gainera, gazteek duten euskararen ezagutzak gora egin du, baina erabileran ez da aldaketa nabarmenik egon. Egoera horrelakoa izanik, Euskal Herriko hainbat eragileen artean proiektu berri bat martxan jartzea erabaki zuten. Proiektu horren izena Gaztealdia da, eta horren bitartez, gazteek euskararekiko dituzten ideiak, harremanak, bizipenak… aztertuko dira. Horretarako, Euskal Herriko adin, kokapen geografiko eta errealitate soziolinguistiko ezberdinetako 9 gazte hautatu zituzten, betiere aurki daitezkeen testuinguru anitz eta errealistenak bilatuz. Gazte horiek zortzi egunetan zehar —azaroaren 12tik 19ra— euskara hutsean aritzeko konpromisua hartu zuten, eta behin ariketa hori eginda, Gaztealdikoek abiapuntu sendo batetik jo ahal izango dute hausnarketa sakon eta eraikitzailea egiteko.

Galdakaoko Bagabiz euskara elkarteko gazteek 22 urteko irakasle sodupear bat aukeratu zuten: Amaia Larruzea. Galdakoztarren hautaketa ez zen zorizkoa izan; izan ere, testuinguru berezia zuen euskaltzale baten bila egon ziren, eta Larruzea hautagairik aproposena zela ondorioztatu zuten. Larruzea AEKko irakaslea da, eta bere udalerrian euskaraz hitz egiteko hainbat zailtasun aurkitu izan ditu. Lanean eta lagunekin bakarrik erabiltzen du euskara, egunerokotasunean euskaraz aritzea ezinezko egiten baitzitzaion. Gaztealdiaren bitartez, Larruzeak eta Euskal Herri mailan aukeratutako beste gazteek aurkitu izan dituzten oztopoak zehaztu eta aztertuko dituzte, ekimenaren helburu nagusia euskararen erabilera determinatzen duten baloreak identifikatzea baita.

Era berean, bi helburu nagusitan banandu izan da ekimena: lehenengoa, gazteek haien bizitza proiektua euskaraz bideratzeko aurki ditzaketen zailtasunak identifikatzea. Bada, ekimenean lanean aritu diren elkarteen ustez, ez dago faktore oztopatzaile bakarra, eta horregatik oso garrantzitsua da faktore guztiak ondo identifikatzea. Bigarren helburua, herri-proiektuan euskarak duen betebeharraz hausnartzea izango litzateke; hau da, gazteek euskararen egoeraz hausnartzea, eta posible baldin bada euskararekiko jarrera baikorra aktibatzea. Aipatutakoaz aparte,Gaztealdia azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ospatuko den Euskaraldiaz baliatuko da, bi ekimenek antzeko helburuak lortu nahi baitituzte. Gaztealdiko gazteek aldarrikatzen dute Euskaraldia bezalako herri ekimenetan haien parte hartzea kuantitatiboa izateaz gain, kualitatiboa ere izatea nahi dutela, ahots propioarekin hitz egin nahi baitute. Hori dela eta, ekimenean parte hartuko dutenek azpimarratzen dute Euskaraldiaren testuinguruaz baliatuko direla sortuko den aktibazio soziala gazte euskaldunei ere hel dakien.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Covid-a, Galdakaoko gazteriaren hankartean», gazte talde baten ...

Hurrengo albistea

Galdakoztar bat Euskal Bioteknologia Elkarteko lehendakari berria

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakaon Emisio Gutxiko Eremuak ezartzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak

    2025-01-16
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ibilaldia 2025eko logoa eta leloa aurkeztuko du Eguzkibegik zapatuan Kurtzean

    2024-06-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Calathea taldeak Villa Sound jaialdiko babesleen saria jaso du

    2023-06-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Gabonetako argiak gaur piztuko dira Galdakaon

    2022-12-16
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Merina Grisek eta Ainhoa Larrañagak kontzertuak eskainiko dituzte 29an Torrezabalen

    2022-12-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Anjel Collado umoregileak bakarrizketa eskainiko du bihar Herriko Bentan

    2025-02-21
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

Galdakaoko udalbatzak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea onartu zuen 2021ean eta orain epea ireki du...
  • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-02
  • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

    Galdakao
    2025-06-02
  • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

    Galdakao
    2025-06-02
  • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

    Galdakao
    2025-06-02

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu