Halterofiliako Boxen Arteko Txapelketa antolatuko da bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Piris Sport
Bihar, abenduak 2, Halterofiliako Boxen Arteko Txapelketa antolatuko da Galdakaon. Lehiaketa Kurtzea frontoian izango da eta 8:00etan hasiko da. Amaieran sariak banatuko dira hitzorduko onenen artean.
Azkenaldian modan dagoen kirol jarduera da crossfit-a eta horren erakusle dira antolatzen diren lehiaketak. Bihar Galdakaok hartuko du hitzordu hauetako bat, zehazki, Halterofiliako Boxen Arteko Txapelketa.
Lehiaketa 8:00etan hasiko da Kurtzea frontoian eta 14:30 inguru amaitu sari banaketarekin. Goiz erdian ordea Skill Garagek antolatutako erronka prestatu dute eta parte hartzera animatu dute. «Nor dago hori gainditzeko prest?», adierazi dute antolatzaileek sareen bitartez.
Ondoren, «indarrak berritu eta batailatxoak kontatuko» dituzte Elexalde sagardotegian.