«Orain, Bide(a)n?», Ane Agirre
Iritzia
Ane Agirre Crespo
BINKE / 2020ko azaroa
Orain, Bide(a)n?
Askok, luzeegia egin den legegintzaldi honen ondoren, lasai arnastu dezakete.
Alderdi demokratak irabazi du, bai, baina edozein aukera litzateke Trump-en Amerika baino hobea. Hala ere, alderdi demokratak irabazteak ez du automatikoki herriaren eskubideen eta nahien aldeko panazearik lortuko. Izan ere, alderdiak berak badu bere banaketa propioa. Batetik, alderdi aurrerakoia, ideal sozialistek bultzatuta. Bestetik, alderdi korporatibista; azkenengo honek babesten ditu Biden eta sozial-demokraziaren estalkia, alegia.
Alderdi-bitasunak automatikoki ezker-eskuin dikotomiara eramaten gaituen arren, herrialde bakoitzak bere testuingurua dauka, eta tamalez, AEBetako errealitateak ez dauka «benetako» sozialismorako lekurik.
Kakotxen artean idazten dut «benetako», gizartean ere kontzeptu horren muina poliki-poliki lausotuz doalako. AEBen ideia neoliberalak eta kapitalismoa oso errotuta daude, eta ezinezkoa da jabetza pribatuan oinarrituta dagoen estatu batek herriaren askatasuna eta eskubideak bermatzea. Hori bai, garaipentzat har dezakeguna, Kamala Harris, AEBetako lehenengo emakume arrazializatua presidenteordea dela da.
Espero dezagun, bere hitzak errepikatuz, lehenengoa bai baina azkena ez izatea.