Palestinaren inguruko hitzaldia eskainiko du Gabirel Ezkurdia adituak Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: CGT
Eguenean, urtarrilak 18, Palestinaren egoeraren inguruko hitzaldia eskainiko du Galdakaon Gabirel Ezkurdia politologoak. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da, 19:30ean.
Azken hilabeteetan milaka eta milaka pertsona hil dira Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren ondorioz. Hainbat eragilek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek «sarraski» bat izaten ari dela salatu dute behin eta berriz eta horretarako mobilizazioak egin dituzte mundu osoan zehar.
Palestinan gertatzen ari dena hobeto ezagutzeko aukera izango dute herritarrek eguenean Galdakaon, Gabirel Ezkurdia adituaren eskutik.
Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da 19:30ean eta Gernika-Palestina herri ekimenak antolatu du.