Erabide Emakume Elkarteak emakume dinamitariei buruzko informazioa batuko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Aurretik Romualda Zuloaga eta Zuriñe Garciarekin egin zuen moduan, Wikipedian Galdakaoko emakume dinamitariei buruzko sarrera idatzi nahi du Erabide Emakume Elkarteak. Horretarako, informazio batzeko saioak antolatuko ditu eguenero Torrezabalen, urtarrilaren 18tik aurrera.
Erabide Emakume Elkarte galdakoztarrak urteak daramatza herriko emakumeek egindako lana eta haien bizitza gogora ekartzeko lanean. Besteak beste, Romualda Zuloaga panderojolearen eta Zuriñe Garcia sukaldarien sarrera idatzi dute Wikipedian.
Oraingoan berdina egin nahi du elkarteak Galdakaoko emakume dinamitariekin eta horretarako informazioa batzeko saioak antolatuko ditu.
Hitzorduak urtarrilaren 18an hasiko dira eta eguenero egingo dira Torrezabal Kultur Etxean 16:30ean. Saioen dinamizatzailea Iratxe Lopez Leon kazetaria izango da eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea 675708032 telefonoan.