Euskal Herriko inauterien topaketa ospatuko dute barikuan Urreta eskolan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskal Herriko inauteriak
Haur eta helduen artean euskara sustatzeko helburua duen Barikupasa ekimena antolatuko dute beste behin bihar, otsailak 23. Hitzordua Urreta eskolan izango da eta Euskal Herriko inauterien topaketa ospatuko dute.
Barikupasa ekimena jarri zen martxan Galdakaon duela hilabete batzuk haur eta helduen arteko harremanaren hizkuntza praktikak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko helburuz. Ordutik, hainbat ekintza antolatu dira egitasmoaren baitan eta bihar, otsailak 23, beste hitzordu bat antolatuko dute.
Urreta eskolan izango da eta 17:00etan hasiko da jaia. Euskal Herriko inauterien topaketa ospatuko dute eta horretarako mozorro prestaketa, musika, desfilea, eta photocall-a antolatuko dituzte.
Ekintza honen antolatzaileak Argizai Eskaut Elkartea, Galdakaoko Ludoteka, Bagabiz Euskara Elkartea eta Galdakaoko Udala dira. Informazio gehiago lortu daiteke ludotekak@argizai.org helbidera idatziz edo 688842899 telefonoan.