‘La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco’ obra hartuko du domekan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: E. M.
Jose Ramon Fernadezek Max Aub idazlearen ‘La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco’ liburuan oinarritutako antzezlan bat sortu du. Domekan, martxoak 3, bertsio hau eskainiko du Alfonso Torregrosak Torrezabal Kultur Etxean.
Max Aub idazleak ‘La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco’ liburua argitaratu zuen 1960an Mexikon. Lan honetan garai hartako kafe mexikarren giroa islatu zuen autoreak, jendearen arteko elkarrizketen bitartez.
Jose Ramon Fernadezek Auben liburu hau egokitu eta antzezlan bat egin du eta domekan, martxoak 3, Alfonso Torregrosa Torrezabalen izango da bertsio hau antzezteko, Laura Ortegaren zuzendaritzapean.
Bi saio eskainiko ditu, 18:00etan eta 20:00etan, eta sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 6 eta 8 euro arteko prezioan.