EGITARAUA | Hamaika ekintza antolatuko dituzte Usansolon martxoaren 8aren harira

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Usansoloko Talde Feministaren sareetatik

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, martxoak 8, eta honen harira hainbat ekintza antolatuko dituzte Usansolon hurrengo egunetan. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.

Ohi duenez, aurten ere bihar ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Usansolok. Horretarako, talde feministek eta eragileek hainbat ekintza antolatuko dituzte hurrengo egunetan zehar.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, «Gure bizitzekin, negozioak ez» lelopean aldarrikatuko da aurten Emakumeen Nazioarteko Eguna. Hauek dira hurrengo asteetan zehar Usansolon eskainiko diren ekintza guztiak, Usansoloko Talde Feminista eta Mairiren eskutik:

Martxoak 7, eguena
19:00
Poteo kartelada, Garoa tabernatik

Martxoak 8, barikua
11:00 Herria apaindu Mirari Taldearekin, Unkina plazatik
18:17 Geltokian trena hartu
19:00 Manifestazioa Bilbon

Martxoak 14, eguena
18:00 ‘Violencias machistas: nuevas leyes más derechos’ hitzaldia, Txapelenan

Martxoak 22, barikua
19:00 ‘No estás sola’ dokumentala, Gorosibaiko ludotekan