Emakume dinamitarien ehunezko kartografia sortzeko saioa antolatuko dute Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EHU
Erabide Emakume Elkarteak emakume dinamitarien ehunezko kartografia kolektiboa sortzeko tailerra antolatuko du bihar, martxoak 19. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Martxoaren 8an ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte Galdakaoko Udalak eta herriko talde feministek azken asteetan. Besteak beste, liburu aurkezpena, solasaldiak eta ibilbidea eskaini dituzte.
Bihar, martxoak 19, tailerra antolatu du Erabide Emakume Elkarte galdakoztarrak Torrezabal Kultur Etxean.
Saioa 18:30ean izango da eta emakume dinamitarien ehunezko kartografia kolektiboa sortuko dute parte hartzaileek.