Gaur da Santakurtzetako kontzertuak proposatzeko azken eguna
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Gaur, martxoak 25, amaituko da Santakurtzetako kontzertuak proposatzeko epea. Herritarrek irailaren 13an, 14an, 20an eta 21ean Ardanza parkean egingo diren kontzertuak erabaki ahal dituzte galdeketa baten bitartez.
Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak herritarren esku utzi dute aurten ere Santakurtzetako kontzertuen aukeraketa. Horretarako galdeketa irekia jarri dute martxan eta gaur da herritarrek bozkatzeko duten azken eguna.
Herritarrek irailaren 13an, 14an, 20an eta 21ean Ardanza parkean egingo diren kontzertuak erabaki ahal dituzte, kontzertu nagusia barne, eta 16 urtetik gorako galdakoztar guztiek parte hartu ahal dute erabakian webgunearen bitartez.
BINKEk jaso zuen moduan, herritarrek proposamenak egin eta gero, hauek teknikoki aztertzeko fasea bihartik apirilaren 19ra izango da.