Galdakaoko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Oksanas Lhufrych
Aurten ere udalekuak antolatuko dira Galdakaon, 4 eta 11 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutakoak. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 21era arte eta hemen batu dugu izena emateko jakin beharrekoa.
Beroarekin batera udalekuak helduko dira Galdakaora aurten ere. Udalak 560 plaza eskainiko ditu guztira 4 eta 11 urte arteko ume eta gaztetxoei zuzenduta uztaileko goizetan, hiru lekutan banatuta: Aperribai, Urreta eta Gandasegi.
Hauetan izena emateko epea zabalik dago honezkero eta apirilaren 21era arte egin daiteke Udalaren webgunean. Plazak izen emate dataren hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta lehentasuna izango dute Galdakaon erroldatuta dauden haurrek.
Hiru txandatan eman ahal izango da izena: uztailaren 1etik 12ra izango da, uztailaren 15etik 26ra, eta aldi osoa uztailaren 1etik 26ra arte.
Aurten ere jantoki zerbitzurako aukera egongo da uztaileko udalekuetan, eta haurrak utzi eta jasotzeko ordutegi malgua izango da. Beraz, ordutegi osoa 08:30etik 15:30era luzatzeko aukera izango da.