Gure Balioak saria jaso du Aritz Ginea galdakoztarraren Wellk proiektuak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Debabarreneko Garapen Agentzia
Debarreneko Garapen Agentziak «garapen iraunkorra sortzeko beharrezkoak diren balio sozialak indartzea» helburu duten Gure Balioak sariak banatu zituen azaroaren 27an. Sarituetako bat Aritz Ginea galdakoztarraren Wellk proiektua izan zen.
Egungo kirol instalazioek dituzten gabezien inguruan aztertu, eta honi irtenbide bat emateko sortu zuen duela hiru urte, beste kide batzuekin batera, Aritz Ginea galdakoztarrak Wellk aplikazioa. Proiektu honekin, «gizarte sedentarioa aldatzeko helburua zuten», Gineak BINKEri aitortu moduan.
Ordutik, proiektua garatzen joan dira eta pasa den martitzenean, azaroak 27, Debarreneko Garapen Agentziaren Gure Balioak saria jaso zuten, Gazte Ekimena kategorian. Sari hauek «garapen iraunkorra sortzeko beharrezkoak diren balio sozialak indartzea» dute helburu.
Gineak horrelako sariak jasotzea «beti pozgarria» dela azaldu zuen saria jasotzean, eta «oso albiste ona dela, saria jasotzeaz gain, proiektuari ikusgarritasuna ematen diotelako».