
Aiako Satotxa Sagardotegira irteera antolatu dute Berbalagunek apirilaren 5erako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Satotxa sagardotegia
Basauri eta Galdakaoko Berbalagunek Aiako Satotxa Sagardotegira irteera antolatu dute apirilaren 5erako, eta aurretik Orio bisitatuko dute. Hitzorduan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Urtero moduan, Basauriko eta Galdakaoko Berbalagunek sagardotegi batera irteera antolatuko dute aurten. Kasu honetan apirilaren 5ean izango da eta Aiako Satotxa Sagardotegira joango dira.
Bazkariaren aurretik Orio bisitatuko dute gida baten eskutik. Honek arraunetxera, ontziolara eta soziedade batera eramango ditu parte-hartzaileak, besteak beste.
Txangorako izen-ematea zabalik dago honezkero hegouribe@aek.eus helbidera idatziz eta 60 eurokoa da. Autobusa 10:15ean irtengo da Galdakaotik, Ardanza parketik eta buelta 22:00etan izango da, Hernanitik.