Ganyakotarrak: «Ematen du batzuk Someran bizi zaretela»
Ganyakotarrak kuadrila @ganyakotarrak
BINKE / 2021eko uztaila
«Ematen du batzuk Someran bizi zaretela»
GALDERAK: Zerdiñozu kuadrila @zerdinozu
Kuadrila bezala nola deskribatuko zenukete zuen burua? Ezagutzen gaituenak badaki 26 pertsona erabat desberdin garela eta talde batzuetan banatuta gaudela, baina juergan irteterakoan, desagertutakoak izan ezik, oso lotuta gaude eta ez dirudien arren, ezin gara bata bestea gabe bizi.
Zein da Someratik gehien gustuko duzuen taberna? Argi dago taberna bakoitza gauza ezberdinetarako erabiltzea gustatzen zaigula: gosaldu, afaldu, trago batzuk hartu… baina, hala ere, ezin dugu esan gure gogokoena 2rrut ez denik, Somerako zerbitzaririk onena gure kuadrilan baitugu.
Zergatik Ganyakotarrak? Berrogeialdiko egun normal batean «ganyazko trokolo» on batzuekin geunden eta gainerakoa imajinatu dezakezue… den-dena ez da zertan azaldu behar.
Nolakoak imajinatzen dituzue edo nolakoak izango direla uste duzue pandemia guztiz bukatuta dagoenean egongo diren lehenengo juergak? Lehenengo jaiak ez dakigu zelakoak izango diren argi daukagulako ez garela joango. Mundu guztia irteten utziko dugu eta hirugarrenera edo, daukagun guztiarekin joango gara, dakigun bezala.
Zein da zuen gustukoena: Jazz-giroa, 2urrut edo Fever? Nahiago dugu pertsonalitatea erakusten duen galdera bat, hau guk asmatu genuelako; hala ere, nork ez du faltan botatzen: «Bueeeenas noches Fever Bilbao»?
Pandemiak dakartzan segurtasun neurrien ondorioz mahai bakoitzeko pertsona kopurua murriztua izan da, nola moldatu zarete kuadrilako kide guztiak elkarrekin egoteko? Honek iskanbila ugari ekarri dizkigu, berandu zetozen alferrei mahaia eta aulkia hartu behar genizkielako, baina azkenean goiz jaikitzen moldatu ahal izan gara; hori bai, ematen du batzuk Someran bizi zaretela.
Kuadrilatik «Isla de las tentaciones» edo «Mujeres y hombres» bezalako telesail batera nor eramango zenukete? Ez genuen bere izena aipatu nahi motibatu ez daiten, baina argi dago gure kuadrilan fisikoa duena Xabier Ubierna dela. Hala ere, ez dugu Iker Urkiola ahazten; bera izan baitzen benetan castingean izena eman zuena, baina azkenean ez zuen zorterik izan.
Zein plan duzue datorkigun uda honetarako? Baten batera gonbidatuta gaude? Ez zaigu gustatzen joaten garen lekuen berri ematea kolapsatu ez daitezen, guri jende berriarekin lasai egotea gustatzen baitzaigu; dena den, nahi duzuenean Benidorm benetan zenaren bideoak erakusten dizkizuegu, ez oraingo txistea, baina animo neskak eta ondo pasa!
«Kill/Marry/Fuck» Galdakaoko hiru kuadrilekin. «Kill» argi dago Dekantuzekoak hilko genituzkeela, baina beste bientzat ez dugu trabarik jartzen… Hori bai, uste dugu jende gutxi dagoela gure parean.