BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Sormene
Hasiera›Albisteak›Sormene›Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan

Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan

Binke
2021-11-21
607
0

Sormene
BINKE / 2021eko azaroa

Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan

TESTUA: Xabi Ealo Díaz
ARGAZKIAK: Xabi Ealo Díaz eta Jon Gomez Garai

Amaitu da Sormene Galdakaoko sorkuntzen plaza egitasmoaren bigarren edizioa. Gaurkoan, bertsoa, antzerkia, solasa, musika eta dantza izan dira Kurtzeko plazako oholtzan.

Argazki galeria, kronikaren amaieran.

Goibel esnatu da aroa gaurkoan. Euria goian behean. Zaparradak gora behera, jendea gerturatzen joan da pixkanaka-pixkanaka Kurtzeko plazako karparen epeltasunera. Aurten behintzat, azkenekoz eskaini du Sormeneren karpak epeltasun eta babes hori, izan ere, hasiera guztiek duten moduan, Sormenek ere amaiera eduki du zor, gaur eman baitiote amaiera bigarren edizioari.

Ikuskizuna eguerdiko hamabietan hasi da, Ainara Azpiazu Axpi komikigileak Tupust! komikiaren aurkezpena egiteaz gain, komikiaren nondik norakoak azaldu dizkie karparen epeltasunera bertaratu diren gutxiei.

Hasieran gutxi batzuk izan badira ere, gero eta jende gehiagok aurkitu du babesa bertsolariak ikusi eta entzuteko. Sormeneren oholtzara igo dira Uxue Alberdi, Oihana Arana eta Oihana Iguaran bertsolariak, eta Maite Berriozabal gai-jartzaile. Komikia ez ezik, bestelako kontuak ere izan dituzte kantagai bertsolariek eta hain zuzen ere, bertsolarien ahots akordeek ur tantek sortutako hotsa izan dute lagun ordu bete inguruz, eta amaieran txalo zaparrada ur zaparrada baino gehiago entzun da.

Euriak atseden pixkat bat hartuta, arratsaldean, Sormeneren azken txanpan, «Amatxik dixit» antzerki obra antzeztu dute Nerea Ariznabarretak, Ander Basalduak eta Gaizka Chamizok, galdakoztarra azken hau. Gerra garaian jazarpenak eta kondenak pairatu zituztenei omenaldia egiteko asmoa dauka antzezlanak; beste modu batean esanda, memoria historikoa berreskuratzea, eurek diotenez, «iragana ordenatuz, gertatutako aitortuz eta etorkizunera gizarteari dagokion informazioarekin joanez, sarritan errealitateak fikzioa gainditzen duela jakinda».

Marcelina eta Rafaelen istorioa kontatzen du hogei bat minutuko obrak eta aktoreek eurek egiten dituzte narratzailearen eta aktoreen paperak.

Obraren ostean eta antzezlanaren gaiari tiraka, Galdakao Gogora elkarteak antolatutako mahai ingurua egin da, eta bertan izan dira Agurtzane Yurrebaso, gerra bizi izan zuen galdakoztarra, eta Galdakao Gogorako Eunate Barroeta, obrako aktore eta zuzendariarekin batera. Gerra garaiko eta gerraosteko zenbait bizipen elkarbanatu dituzte.

Oholtza atontzen ari zirela, txistu eta gaita doinuak entzuten hasi dira karpan. Dantzariz ere bete da karparen barrualdea. Horien artean izan dira Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldea, Oñatiko Oñatz Dantza Taldea eta Iurretako Dantzariak. Iruñeko Duguna Dantza Taldeak ere oholtzan beharko luke, baina eurek sare sozialetan iragarri dute taldekide batek Covidean positibo eman duela eta ezinezkoa izan zaiela: «Ilusioz gainezka ginen gaur Galdakaoko Sormene palazan gainontzeko dantzariekin eskuz-esku soka-dantzan aritzeko, baina egoerak arduraz jokatzera behartu gaitu».

Bizkaiko gaiteroekin hasi da emanaldia. Bi gaitero eta atabal jolea izan dira iluntzeari musika jartzen lehenak. Ondoren Iurretako dantzariek soka-dantza abestua eskaini diete bertaratutakoei. Eta musikarekin jarraitu dute etxekoek, Andra Mari Dantza Taldeko musikariek, Pirinio aldeko doinuekin gozaraziz publikoa.

Galdakaotik Oñatira. Hango aurreskua dantzatu dute bertako Oñatz Dantza Taldekoek txistuaren eta atabala lagun izan dutela.

Bertsolariak ere ez dira falta amaierako ekitaldian; Igor Elortza eta Erika Lagoma igo dira oholtza gainera eta ostean, Lekeitioko soka-dantza eskaini dute Etorkizunakoek. Lekeitiotik atzera ere etxera, berriro ere Andra Mariko musikariek hartu dute oholtza. Dantzariak gehitu zaizkie musikariei eta emanaldia egin dute etxeko publikoaren aurrean.

Eta amaierako ekitaldiarekin bukatzeko, jota eta porruak dantzatu dituzte talde guztiek batera. Igor Elortzak bota duen moduan: «Sokak marraztu du Euskal Herriko mapa».

Honaino beraz, Sormene sorkuntzen Galdakaoko plazaren bigarren edizioa; izan bedi luzaroan ere euskal kulturaren sokaren astingarri!

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Sormene azken txanpan sartu da aurkezpen, antzerki ...

Hurrengo albistea

Oxabik Galdakaon eskainiko du bere itzuleraren lehen ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Sormene

    Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik Sormenera

    2020-12-18
    Binke
  • Sormene

    Hasi da Sormene euskal kulturaren soka astintzen

    2021-11-16
    Galdakao
  • Sormene

    Abesti bat 27 minututan sortzen irakatsi du Imanol Epeldek gaur Sormenen

    2020-12-15
    Binke
  • AktualitateaSormene

    Ibil Bedi taldearen emanaldia eta ‘Fast Fatum’ kontzertu poetikoa, udazkeneko Sormenen

    2023-10-10
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiakSormene

    ARGAZKIAK | Sormeneren udaberriko ekinaldia 75 iruditan

    2024-05-20
    Galdakao
  • Sormene

    Peru Magdalenak 100 haikuz osotutako liburua aurkeztu du Sormenen: «Tantaka»

    2020-12-19
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu