Barikuan hasiko dira Santakurtzak eta kuadrilla txapelketan «ondo pasatzeko» helburuz sortutako dekalogoa argitaratu dute aurten ere antolatzaileek. Hemen batu ditugu dekalogoaren hamar puntuak.
Gutxi falta da txupina bota eta Galdakao jai giroan murgiltzeko. Barikuan, irailak 12, hasiko dira Santakurtzak eta egitarau anitza antolatu dute aurten ere Galdakaoko Udalak, Jai Batzordeak eta herriko eragileek, BINKEk jaso zuen moduan.
Urtero moduan, kuadrilla txapelketan parte hartzeko aukera izango dute galdakoztarrek eta honetan «ondo pasatzeko» sortutako dekalogoa argitaratu dute aurten ere.
- Ondo pasatu: Irri egin eta disfrutatu
- Errespetua izan: Pertsona orok dugu eroso egoteko eskubidea
- Osasuntsu lehiatu: Irabaztea ez da garrantzitsuena
- Harro egon: Harro egoteko moduko txapelketa daukagu
- Elkarlanean aritu: Denon artean eta boluntarioki egiten dugu posible
- Enpatia izan: Zaindu zu zaindua izan nahiko zenuke bezala
- Animatu eta zoriondu
- Eredu izan
- Konfiantza izan: Konfiantza izan antolakuntzan
- Ulerkorra izan: Arazoen aurrean entzule izango gara