Galdakaoko Udala Torrezabal Kultur Etxeko estalkia eta klimatizazioa aldatzen ari da eta horretarako beharrezkoa zen egun batez eraikina hutsik egotea. Astelehenean, irailak 15, itxiko dute
Torrezabal Kultur Etxeko teilatuko plakak zahartuta zeuden eta askatzen hasi ziren. Honen ondorioz, Galdakaoko Udalak esku hartze horri ekin zion duela hilabete batzuk, «inguru horretako segurtasuna areagotzeko».
Estalkia eta klimatizazioa aldatzeko lanek jarraitzen dute eta Udalak jakinarazi duenez, hauek egoki egiteko beharrezkoa zen egun batez Torrezabal Kultur Etxea hutsik egotea.
Horretarako aukeratutako eguna astelehena, irailak 15, izan da, Santakurtz eguna izanez jaieguna dela aprobetxatuz.