Herriko musika taldeen doinuak hartuko ditu Kurtzeko plazak urriaren 3 eta 4ean. Guztira 11 talde arituko dira; bost barikuan eta sei zapatuan.
Galdakao Albistegia elkarteak, Udalaren babesarekin, herriko musika taldeen jaialdia antolatuko du urriaren 3 eta 4ean.
Kurtzeko plazan izango da 19:00etatik aurrera, doan, eta guztira 11 talde arituko dira, bost barikuan eta sei zapatuan. Hauetatik, zortzi Galdakaokoak dira.
Hauxe da egitaraua:
Urriak 3, barikua
Jona Exposito
Txerri Ugerrak
Diego Vision y su banda
Xumel
Sergio and The Lovers
Urriak 4, zapatua
David Luengas
Semejantes
The Noventones
Soporte Vital Basico
Iñigo Llames
Les Lions du Manouche