Memoria historikoa lantzen duen Galdakao Gogora elkarteak Gurs kontzentrazio zelaira irteera antolatu du urriaren 4rako. 1939 eta 1946 urteen artean, 64.000 preso izan zituzten Zuberoako mugan
zegoen esparruan.
Zuberoako mugan zegoen eta 1939tik aurrera milaka preso izan zituen Gurseko kontzentrazio zelaia ezagutzeko aukera eskainiko du Galdakao Gogora Elkarteak, Udalaren laguntzarekin.
Irteera urriaren 4an izango da autobusez eta izena emateko epea zabalik dago gaur, irailak 29, arte, 667 488 691 telefono zenbakian eta galdakaogogora@gmail.com emailean. Prezioa 10 eurokoa da eta autobusa 09:00etan irtengo a Galdakaotik.
1939tik 1946 urtera bitartean 64.000 preso inguru izan zituzten Gurseko kontzentrazio esparruan. Horietatik 6.555 euskaldunak izan ziren, eta horien artean, baita galdakoztarrak ere.
Informazio hau eta historiaren zati hori bertatik bertara ezagutzeko antolatu du bidaia Galdakao Gogorak. Aditu baten azalpenek lagunduko dute ikasketa horretan, gainera, Jabi Bilbao aditua arituko da gidari lanetan.
Zelaiaren inguruan gehiago ezagutzeko helburuz, ondoko testua prestatu zuen Nagore Ferreira Zamalloa elkarteko kideak.