Ninnus konpainiak ‘Juguem’ ikuskizuna eskainiko du domekan, azaroak 16, Torrezabal Kultur Etxean. Obra 0 eta 4 urte arteko umeentzat zuzenduta dago eta saioak edukiera mugatua izango du.
Etxeko txikienek imajinarioa lantzeko aukera izango dute asteburu honetan Galdakaon, Ninnus konpainiaren eskutik. Taldeak ‘Juguem’ ikuskizuna eskainiko du domekan, azaroak 16, Torrezabal Kultur Etxean.
Obra 0 eta 4 urte arteko umeentzat zuzenduta dago eta bertan neskatila batek, jolasarekin liluratuta dagoena, bere imajinarioaren barruan bidaia bat egitera gonbidatuko ditu.
Saioetarako —17:00etan eta 18:30ean— sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean eta edukiera mugatua izango da.




