AEK-k aurtengo Korrikaren ibilbidea iragarri berri du, baita herriz herriko egutegia ere: martxoaren 27an igaroko da aurten euskararen aldeko mugimendu ezaguna gure udalerrietatik. Lehenengo Galdakaotik sartuko da, eta ostean Usansolotik. Baina zein izango da ordutegi zehatza?
Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik Bilbora antolatuko da, martxoaren 19tik 29ra, eta 2.175 kilometro izango ditu guztira, 3.436 lekukorekin.
Euskararen aldeko mugimendu ezaguna gure udalerrietatik igaroko da berriz ere eta aurreko edizioan bezala, egun berean egingo du: martxoaren 27an.
AEK-k gaur goizean jakinarazi duenez, Korrika Basauritik irtengo da 05:35ean eta ondoren Galdakaotik sartuko da 06:59 aldera —2.465 kilometroan—.
Herria igaro ostean, Usansolora helduko da 07:51ean —2.475 kilometroan— eta hortik Lemoarantz abiatuko da.
Aurtengo Korrikak Errigora herri ekimena omenduko du eta lasterketa «inoiz baino parte hartzaileagoa» izatea aurreikusi dute antolatzaileek.





