ELA izango da Usansoloko Udaleko langileen ordezkari sindikala

Argazkia: BINKE.

Usansoloko Udaleko lehen hauteskunde sindikalak egin dira, eta ELA izango da Usansoloko Udaleko langileen ordezkari sindikala. Aurkeztu den sindikatu bakarra izan da ELA.

Ofizialki Bizkaiko 113. udalerria bihurtu ondoren, Usansoloko Udaleko lehen hauteskunde sindikalak egin ziren otsailaren 19an —hauteskundeak egin ziren aurretik, baina errepikatu egin behar izan dira—.

Langileek ELA sindikatua aukeratu dute oraingoan, prozesuan parte hartu duen sindikatu bakarra. Hortaz, ELA izango da Usansoloko Udaleko langileen ordezkari sindikala.

«ELAk eskerrak eman nahi dizkie udaletxeko langileei sindikatuarengan jarritako konfiantzagatik, eta plantilla indartzeko lan egingo du, 2023an hasi zen eta oraindik ere badagoen ibilbide horretan», adierazi dute sindikatutik.




situs togel

situs toto