Gaur, maiatzak 29, hasiko dira Olabarrieta auzo galdakotarreko jaiak, eta egitarau zabala eskainiko dute domekara bitarte. Besteak beste, kalejirak, musika, dantza, jokoak, lehiaketak eta herri bazkaria batuko ditu aurtengo programak.
Giro eta kolorez beteko dira asteburuan Olabarrieta auzo galdakoztarreko kaleak. Gaurtik domekara ospatuko dira jaiak eta Estanislao Gallastegi, Txistulanda eta Olabarrietako auzo elkarteek programa zabala antolatu dute, Udalarekin elkarlanean.
Besteak beste, kalejirak, musika, dantza, jokoak, lehiaketak eta herri bazkaria eskainiko dituzte asteburuan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Maiatzak 29, barikua
18:00 Kalejira; jaien animazioa eta irekiera auzoko txistularien eskutik
18:30 Jaien irekierako dantza Olabarrietako Dantza Taldearen eskutik, txokolatada, erromeria eta mus txapelketa, plazan
21:30 Berbena, 80 eta 90 hamarkadetako musika
Maiatzak 30, zapatua
11:00 Kalejira
11:30-13:00 Puzgarriak
12:00-13:00 Aurpegi margolaria
14:00 Paella lehiaketa eta sari banaketa
17:00 Igel txapelketa
18:30 Bingo herrikoia
20:30 Sardinada eta erromeria
21:30 Diskofesta
Maiatzak 31, domeka
11:00 Kalejira, auzoko txistularien esku
12:30 Erromeria herrikoia
14:00 Tortilla lehiaketa
15:30 Tortilla sari banaketa




