Bihar, ekainak 1, izango da Leidu Irakurketa Taldeak hilero antolatu ohi duen hitzordua. Bertan Irati Bediaga galdakoztarraren Rara liburua landuko dute, eta idazleak saioan parte hartuko du.
Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak ekaineko hitzordua zehaztu du: bihar, ekainak 1, batuko dira.
Saioa Peña Santa Cruz elkartearen lokalean izango da 18:30ean, eta gonbidatu berezi bat izango du: Irati Bediaga idazle galdakoztarra.
Hitzorduan Bediagaren Rara liburua landuko dute, «ni edo nire ingurukoak arraro sentiarazten gaituzten gauzen inguruko ipuinen bilduma, batzuk oso literarioak eta beste batzuk oso gordinak».




