Depedro musikariak kontzertua eskainiko du Galdakaon, zapatuan

Argazkia: El Mundo.

Jairo Zavala aristak, Depedro ezizenez ezaguna, kontzertua eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean. Zapatuan, ekainak 6, izango da, eta sarrerak eskuragai daude.

Galdakaoko Udalak programazio zabala antolatu du Torrezabal Kultur Etxean, eta musika, antzerkia eta beste hainbat alor batzen dituenak.

Horren baitan, Jairo Zavala aristak, Depedro ezizenez ezaguna, kontzertua eskainiko du aretoan. Emanaldia zapatuan, ekainak 6, izango da 20:00etan eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.

Depedrok folka, rocka, musika latindarra, afrikarra eta mediterraneoa uztartzen dituen soinu-bidaia eskaintzen du, eta Iberoamerikako panoramaren proposamen originalenetako bat da.

situs togel

situs toto