Maiatzaren 30ean Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak antolatu ziren, eta Galdakao Boleibol Taldeko infantil kategoriako neskek parte hartu zuten hitzorduan. Taldeak Errenteriako frontoian lehiatu zuen eta txapeldun izan zen, Jatorkide eta Ipar Titanak taldeak garaitu ostean.
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen berrogeita hirugarren edizioa antolatu zen pasa den asteburuan. Hitzordu horretan kirol ezberdinetako lehiaketak antolatu ziren, tartean boleibolekoak Errenteriako Beraun frontoian.
Horietan Galdako Boleibol Taldeko infantil kategoriako neskek parte hartu zuten, eta txapeldunak izan ziren.
Galdakoztarrek Jatorkide talde arabarra garaitu zuten lehen partidan 1-2, eta bigarrenenan ere garaipena eskuratu zuten, kasu honetan Ipar Titanak gipuzkoarren kontra 2-0.
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen emaitza guztiak ezagutu daitezke Eusko Jaurlaritzako Kirol Sailaren webgunean.




