Iñaki Sarriugarte kide ohia omendu zuen Leidu Irakurketa Taldeak

Argazkia: Leidu Irakurketa Taldea.

Astelehenean, ekainak 1, saioa antolatu zuen Leidu Irakurketa Taldeak, eta bertan Irati Bediagaren Rara liburua landu zuten idazlearekin batera. Halaber, omenaldia egin zioten Iñaki Sarriugarte kide ohiari.

Ekaineko hitzordua pasa den astelehenean antolatu zuen Leidu Irakurketa Talde galdakoztarrak, Peña Santa Cruzen. Hitzorduan Irati Bediaga idazleak parte hartu zuen, eta galdakoztarraren Rara liburu landu zuten parte-hartzaileek.

Bestalde, Iñaki Sarriugarte kide ohiari omenaldi xumea egin zion taldeak saioan. Bere emazte Maria bertan egon zen, eta Jakes Sarrailet kideak Iñakiren Jule Gabilondo: Jel-azia liburuko atal bat irakurri zuen.

Ostean, ondoko bertsoa kantatu zuten:

Atzeko tapa itxi zenuen
denbora dela igaro
Izan nobela zein poesia
Dedalo eta Ikaro
Iñaki, zure biografia
memoriaren abaro
utzi zenigun eta ale bat
gure bitrinetan dago

Sarriugarte, ohorezko euskaltzaina eta BINKEko sortzaileetako bat, iazko ekainean zendu zen, 73 urte betetzeko zituela.

situs togel

situs toto