Urreta kiroldegiak fitness gela berria izango du, 600 metro koadrokoa

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko kirol zerbitzuen eskaintza berritu eta zabalduko du Udalak, kontratu berriaren bitartez. Proiektuaren baitan, Urreta kiroldegiak 600 metroko fitness gela berria izango du.

Galdakaon kirol zerbitzuak eskaintzen dituen enpresaren kontratua abuztuaren 31n bukatuko da, eta berria irailean martxan jartzea aurreikusi du Udalak.

Kontratu berriak lau urteko iraupena izango du, eta 12 milioi eurotik gorako aurrekontua. Hortaz, 3 milioi eurotik gorako inbertsioa eragingo du urtero, gaur egun baino %85 gehiago.

«Kontratu berriak udal kirol zerbitzuak indartuko ditu eta eskaintza berrira egokituko da, eta langileen lan baldintzak hobetu ahal izango dira ere», Asier Korta Kirol zinegotziak adierazi zuenez.

Kontratu berriaren nondik norakoak azaltzean, zinegotziak berrikuntza bat aurkeztu zuen ere: Urreta kiroldegiko fitness gela berria. 600 metro koadro inguruko gela izango da, «gaur egungo erabiltzaileen eskaeretara egokitua eta inguruko herrietako gimnasioen artean erreferentziazko espazioa izateko helburuarekin diseinatua».

Gela 07:00etan irekiko da astelehenetik barikura, gainerako zerbitzuak baino ordubete lehenago.


situs togel

situs toto