EAJ-PNVk Padurako lehenengo Alderdikide Eguna antolatuko du domekan, ekainak 7, Galdakaon. Bertan, besteak beste, Aitor Esteban EBBko presidenteak eta Javi Zorriqueta Galdakaoko EAJren alkategaiak parte hartuko dute.
Padurako Alderdikide Eguna antolatuko du domekan, ekainak 7, EAJ-PNVk. Kurtzeko plazan izango da hitzordua, eta 12:00etan hasiko da.
Ekitaldi politikoak irekiko du egitaraua eta bertan, besteak beste, Aitor Esteban EBBko presidenteak eta Javi Zorriqueta Galdakaoko EAJren alkategaiak parte hartuko dute.
Ondoren triki-poteoa eskainiko dute, eta eguerdian aldiz, bazkaria antolatuko dute. Ostean, musikaz gozatzeko aukera izango da.
«Padurako Alderdikide Egunak afiliatu eta jarraitzaile jeltzaleak bilduko ditu balioak partekatzeko, gure proiektua indartzeko eta batzen gaituen guztia ospatzeko. Zuen zain gaude egun berezi batez gozatzeko!», azpimarratu du Galdakaoko EAJk.
Bazkariak 36 euroko prezioa izango du, eta tiketak agortu dira dagoeneko.




