Aurten ere Erdi Aroko Azoka antolatuko du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak. Gaurtik domekara bitarte hainbat ekintza eskainiko ditu Agirre Lehendakariaren plazan.
Ohi duen moduan, asteburuan Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak Erdi Aroko Azoka antolatuko du Galdakaon, Agirre Lehendakariaren plazan.
Gaurtik, ekainak 5, domekara bitarte ekintzak, ikuskizunak eta artisau-postuak eskainiko dituzte, helburu solidarioarekin.
«Etorri familiarekin eta lagunekin esperientzia ahaztezin bat bizitzera, solidarioa zaren bitartean!», adierazi dute GBGEtik.




