Berezikoetxe, Iberluze, Torrezabal eta San Inazioko auzo elkarteak, Bitsik, auzo horietako jaiak antolatu ditu astebururako. Gaur, ekainak 5, hasiko dira jaiak eta astelehenera arte luzatuko dira. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Gaurtik, ekainak 5, astelehenera bitarte, Berezikoetxeko jaiak ospatuko dituzte eta Bitsik, Berezikoetxe, Iberluze, Torrezabal eta San Inazioko auzo elkarteak, egitarau zabala antolatu du egun hauetarako.
Besteak beste, bingo herrikoia, paella banaketa, patata tortilla lehiaketa, txapelketak, kalejirak eta kontzertuak eskainiko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Ekainak 5, barikua
19:30 Txupinazoa
20:00 Kalejira, trikitixa eta panderoarekin girotuta
20:00 Gilda dastaketa auzoko tabernetan
20:30 Saltxitxa ogitartekoak txikienentzat
21:00 Haurrentzako musika
23:00 Kontzertua, ‘The Golden Covers’
01:00 Bingo herrikoia
01:30 DJ saioa, 80ko hamarkadako musikarekin, Mozoilo Irratiaren eskutik
Ekainak 6, zapatua
11:30 Paella herrikoia prestatezko lanak
13:30 Kalejira Soka Batukadarekin
14:30 Paella herrikoiaren entrega, Berezikoetxe plazan
17:.30 Haur eta nagusientzako jolasak, Berezikoetxe plazan
17:30 VII. Guito jaurtiketa, txiki eta nagusientzat
18:30 Da Capo Bandaren kontzertua
22:00 Kontzertua, ‘Rythmachin’
00:00 Kontzertua, ‘Urban Tones’
01:30 DJ saioa, Mozoilo Irratiaren eskutik
Ekainak 7, domeka
11:30 VII. Patata Tortilla Lehiaketa
12:00 Xaboi ponpen tailerra, Toby Pompas Solidarias taldearen eskutik
12:30 V. Ping-Pong Txapelketa
13:30 V. Igel Txapelketa, Poli Memoriala
14:30 Kuadrillen bazkaria Berezikoetxen eta Loiolako Inazion
17:30 Magia ikuskizuna, txiki eta nagusientzat
19:00 Sari banaketaLoiolako Inazion
20:00 Jaien amaiera
Ekainak 8, astelehena
17:00 Haurren Eguna, prezio herrikoiekin




