Bilbondoko Eroskiko etxez etxeko banaketako langileek lanaldi jarraitua berreskuratzea lortu dute

Argazkia: Google Maps.

ELA sindikatuak eta Erdella Express enpresak —Bilbondoko Eroskin etxez etxeko banaketa kudeatzen duenak— akordioa sinatu dute. Horri esker, langileek lanaldi jarraitua berreskuratzea lortu dute.

Bilbondoko Erdella Express enpresako langileek —Eroskiko etxez etxeko banaketa zerbitzua eskaintzen duenak— hilabeteko greba iragarri zuten ekainaren 8tik aurrera.

ELA sindikatuaren hitzetan, inolako negoziaziorik gabe, enpresak jakinarazi egin zien langileei ekainaren 1etik aurrera lanaldi jarraituan aritzetik lanaldi zatitura igaroko zirela.

Langileek ordea, greba deialdia bertan behera utzi dute ELAk eta Erdella Express enpresak sinatutako akordioaren ondorioz. Horri esker, 18 langileek lanaldi jarraitua berreskuratuko dute datorren astetik aurrera.

ELAk salatu zuen neurriak «zuzenean kaltetzen zuela langileen kontziliazio eskubidea, eta, aldi berean, enpresaren aldebakarreko inposizio eredua sendotzen zuela».

Sindikatua pozik agertu da akordioarekin: «Mobilizazioak eta greba deialdiak erabakigarriak izan dira lanaldi aldaketa bertan behera uzteko eta langileen eskubideak eta lan baldintzak bermatzeko».

situs togel

situs toto