Pasa berri den asteburuan ospatu du Galdakaok bere Mozoilo Egunaren bederatzigarren edizioa, herriko 11 elkartek elkarlanean antolatutako jaia. Hemen batu ditu BINKEk Click eta Click elkarteko argazkilariek bidalitako 50 irudi.
Beste urte batez, ehunka lagun elkartu zituen Galdakaon Mozoilo Egunak. Adiskide, AEK, Andra Mari, Artxate, Berbalagun, BINKE, Galdakaoko Da Capo Musika Banda, Ganguren MT, Click eta Click, Patakon, eta Galdakao TeAyuda taldeek antolatuta, bederatzigarren edizioa ospatu da asteburuan.
Egun osoko egitarau zabala prestatu zuten taldeek, dantza, musika eta kirola batu zituenak, besteak beste.
Click eta Clickeko argazkilariak horietako batzuetan izan ziren, eta hemen batu ditugu elkarteak BINKEri bidalitako 50 irudi.






















































