Ekainaren 11n, eguenez, ezohiko mintzodromoa antolatuko dute Galdakaon. Euskaltegi bietako ikasleak eta berbalagunak egongo dira bertan, eta parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Eguenean, hilak 11, ezohiko mintzodromoa antolatuko dute Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan. Ekimena 10:00etan eta 18:00etan egingo da, eta Galdakaoko euskaltegi bietako ikasleak eta berbalagunak egongo dira bertan.
«Ahozkoa lantzeko aukera ederra izan daiteke azterketa duen jendearentzat; izan ere, gaur publikatuko dira HABEko azterketa idatzien emaitzak, eta euskaltegiko ikasleek zein euskaltegietatik kanpokoek ahozkoa probak izango dituzte ekaina bukaera eta uztaila hasieran», adierazi dute AEKtik.
Parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da eta ekainaren 11ra arte egin daiteke galdakao_berba@aek.eus helbide elektronikora idatziz.




