Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza eskainiko du Gorosibaiko Kultur Etxearen estalkiaren birgaitze energetikoa egiteko. Guztira, 25.000 euro inguru bideratuko ditu horretarako.
Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak dirulaguntza eskainiko du Gorosibaiko Kultur Etxearen estalkiaren birgaitze energetikoa egiteko.
Laguntza hori azaroaren 27ko 111/2025 Foru Dekretuaren deialdiaren barruan sartzen da, erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretan udal-eskumeneko inbertsioak sustatzera bideratua.
Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa 25.012,15 eurokoa izango da.




