Iritzia
Galdakao Palestinarekin Herri Plataforma
Israel ez da istripu bat, 78 urte daramatzagu hori ikusten, 1948ko Nakba-tik gaur egun Gazan dagoen sarraskirarte. Ente sionista den hori: Mendebaldeak sostengatutako kolonizazio, apartheid eta genozidio historikoaren proiektua da. Eta enpresa bakoitza, gobernu bakoitza eta harekin lankidetzan ari den erakunde bakoitza erantzunkisun bat du eta odolez zikinduak daude.
CAF konplize horietako bat da. Datuak esku artean ditugu:
1. datua: CAFek 1.800 milioi dolarreko kontratua sinatu zuen 2019an Jerusalengo Tren Arina handitzeko, Zisjordaniako eta Ekialdeko Jerusalengo legez kanpoko kokalekuak lotzen dituena. Asentamenduak gerra krimena dira.
2. datua: Gaur egun 700.000 kolono baino gehiago daude okupatutako lurralde palestinarretan. Tren horrek palestinarrak kanporatu eta kolonizazioa normalizatzen du.
3. datua: Nazioarteko Justizia Auzitegiak 2024an ebatzi zuen Israelen okupazioa legez kanpokoa dela eta apartheida dela.
4. datua: Alstom, Siemens, Veolia bezalako enpresak bere momentuan apartheidaren trenbidearen proiektutik erretiratu egin ziren. CAF ez. Gainera, Israelgo Ekonomia Ministerioarekin akordioak sinatu zituen, Gaza sarraskitzen duen armadaren zibersegurtasunean eta teknologian inbertitzeko.
Askozaz datu gehiago egon badaude CAF konplizea dela argudiatzeko. Baina ez dago bakarrik.
Eusko Jaurlaritza CAFen akzioduna da. Ixilik. Kobratzen. Ez du norabide aldaketarik eskatzen. Eta bere isiltasunarekin, apartheida zuritzen du.
Arazoa ez baita CAF bakarrik. Sistemaren egitura osoa da: inbertitzen duten erakundeak, ezkutatzen dituzten bitartekoak, saritzen dituzten unibertsitateak, beste alde batera begiratzen duten sindikatuak. Egitura sistemiko horrek ahalbidetzen du sionismoa modernitatez mozorrotzea genozidio historikoa jarraitzen duen bitartean.
Ez dago neutraltasun posiblerik. Erlazioak mozten ez dituenak, apartheida sostengatu egiten du.
Horregatik: CAF-i boikota. Eta horregatik: larunbat honetan, ekainak 13, 12:00etan, Beasainen, Akziodunen Batzarraren aurrean manifestazio nazionala.
Han esango diego CAFi, Eusko Jaurlaritzari eta sistemaren engranaje guztiari: jaitsi zaitezte apartheidaren trenetik. Edo guk jaitsiko zaituztegu.
Israel hiltzaile, CAF konplize eta Eusko Jaurlaritza laguntzaile.
Israeli boikota.




