Asteburuan Espainiako 3×3 U17 saskibaloi txapelketa lehiatu zen Galizian, eta bertan parte hartu zuten Pablo Alijarte eta Ibon Lopez de Letona galdakoztarrek, Bilbao Basketekin. Taldea txapelketako irabazlea izan zen.
Laugarren edizioa ospatu du aurten Espainiako 3×3 U17 saskibaloi txapelketak, eta ehunka gazte batu zituen asteburuan Santiago de Compostelan.
Bilbao Basket izan zen parte-hartzaileetako bat, eta taldeko kide izan ziren Pablo Alijarte eta Ibon Lopez de Letona galdakoztarrak. Lehenengoa jokalaria da, eta bigarrena klubeko 3×3 taldearen arduraduna.
Bilbotarrek 13-12 irabazi zuten finalean Pando Mataróren kontra, eta horri esker lehiaketako txapeldun izan ziren. Aurretik, sei garaipen lortu zituzten sei partidetan.




