Galdakao Futbol Taldeko beteranoek 2-3 irabazi zuten asteburuan Solokoetxeren aurka, eta horri esker Bizkaiko Beteranoen Liga irabazi dute.
Pasa den asteburuan jokatu den azken partidan erabaki da aurtengo Bizkaiko Beteranoen Futbol Ligako irabazlea: Galdakao Futbol Taldea.
Galdakoztarrek garaipena lortu zuten 2-3 Solokoetxe taldearen kontra, Omer, Josep eta Gorkaren golekin.
Partidaren ostean txapeldunen kopa jaso zuten, Juan Luis Martin Bizkaiko Futbol Federazioko ordezkariaren eskutik, eta ondoren Galdakaon ospatu zuten garaipena.










